XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urepeleko baserritarren arteko beste sineskera batean ere, inguruko kobazulo batean ba omen zeuden urrea zaintzen suge eta aker bat (24,II,275) (*)
Akerra gizakumez disfrazatu eta pesta-giroa sortzen da, batetik; akerra eta kobazulo-sineskerak giro domestikoa adierazten dute, bestetik.
Gure herrian sorginei egindako epaiketa alu eta gogorretan bazuen kristau euskeldunak nondik nora, bere sineskerak aldatuaz zihoazen eran, berriak asmatu, bai horixe.
Sorginek etxea utzi eta mendira ohi zutela; egun argiz itxaron, baina gauez ibili ohi zirela; eguneroko gizarte-ohiturak utzi eta bakanal izugarritan aritzen omen zirela.
Pesta eta kobazulotako akerra etxetiartasun-imajin izatetik deabru bilakatu zen.
Elizaren ideologiak hala behartuta, kultura barneko dantza-irudi farregarria desio-dantza lizuna bihurtu zen; eztul eta putz domestikoak ipurtzulo pekatari bihurtu ziren:
Gaua egunezkoentzat bihurritua gelditzen zen; mendia etxekoentzat ere bihurritua;
Den-dena atzekoz aurre, guztia alderantziz.
Zugarramurdiko Akelarren-lezea eta Zugarramurdi-Sarako sorginen kontrako epaiketak badukete konfusio horrekin zerikusirik.
Baztan aldeko bazterrak zehar-meharka ikertu dituen adimen bizkor batek, Irigaray mediku jaunak hain zuzen, aspaldi idatzi zuen: (...).